Joseba Aurkenerena Barandiaran
Izan eta Oroit
euskal lurraren oihartzunak
ISBN: 978-84-124395-8-8
formatua: 15x 21 zm
Orriak: 288 orrialde
Salneurria : 25,00 €
Apirilak 10ean
Sarako idazle Biltzarrean
Joseba Aurkenerena Barandiaran
Mundu honetan badira errealitate anitz, ez da mundu bakarra, eta denok bizi gara gure errealitate berezian murgildurik. Errealitate hori f isikoa edota irudimenezkoa izan daiteke, mundu etnograf ikoarekin, politikoarekin, izpiritualarekin, zientziazkoekin..., loturikoa. Bakoitzak bereari eusten dio, eta bere errealitatean bizitzen ahalegintzen da. Horixe da niri gertatzen zaidana, gainerako gizaki guztiei bezalaxe, nire errealitatean, euskaldunen planetan, bizitzen saiatzen bainaiz. Badakit planeta gehiago badirela, gurea ez dela ortzian den izarbel bakarra, denak errespetatzen ditut, eta guztietatik zerbait ikasten eta ezagutzen ahalegintzen naizen arren, nire bihotzak euskal errealitatean bizitzera bultzatzen nau, hori izan baita ttikitandik berez etorri zaidana eta nire izate osoa bideratu duena.
Bada herri bat, Euskal Herria, munduko beste herrien artean bizi dena, eta bizirik jarraitu nahi duena. Badu bere nortasuna, badu bere historia, badu bere mintzaira eta baditu historian zehar jorratu dituen bideak, ezagutu dituen bizipenak. Eta horiexek dira, azalpen laburrez, liburu honen orrietara ekarri nahi izan ditudanak. Izan eta oroit, gure lurraren oihartzunak. Bihotzez egindako liburua da, eta bihotzez eskaintzen dizuet.
Aipamenak medioetan:
Eskatu liburua
Liburua eskatzeko ondoan dagoen eskaria bete. Izenburu gehiago eskatzen baduzu, gu arduratuko gara.
Zure ePosta
Zure Izena + Abizenak:
Helkbidea:
kalea:
posta kodea + herria :
Zenbat ale nahi dituzun:
Arazoak izanez gero bidali posta hona: info(@)dakit.eus
Joseba Aurkenerena
Donostia (Gipuzkoa), 1956. urtean jaioa.
Aita donostiarra zuen, historia zale amorratua zena, eta ama, berriz, ataundarra. Aitarengandik historia zaletasuna jaso zuen eta
amaren aldetik euskal mitoa, euskara eta euskal kulturarekiko pasioa. Historian lizentziaduna, luzaz irakasle izana Gipuzkoako hainbat ikastetxe eta institututan, orain jubilatuta badago
ere. Gazte-gaztetik euskal nortasunaz liluratuta, hainbat ikerketa egiten Euskal Herrian barna ibilia. Duela hogeita
bost urte inguru, Gipuzkoatik Lapurdiko Urruñara aldatu zen, eta hor bizi da bere familiarekin batera. Idazlea, olerkaria eta artikulu-egilea dugu.
Argazkia : © , 2020
Egile honen beste liburu batzuk:
Euskal gogoa bizirik
gertaera, istorio eta pasadizoak
ISBN: 978-84-931527-7-2
formatua: 15 x 21 zm
Orriak: 302 orrialde
Salneurria : 24,00€
Euskaldunak,
erro eta itxaropen
ISBN: 978-84-126906-0-6
formatua: 15x 21 zm
Orriak: 328orrialde
Salneurria : 20,00€
Konfinamenduan ere
konta-kontari
ISBN: 978-84-124395-6-4
formatua: 15x 21 zm
Orriak: 214orrialde
Salneurria : 15,00€
Zure ePosta
Zure iritzia
Zure iritzia eman
Liburu hau irakurri ondoren zure irudipena liburuaz, partekatu nahi duzu egilea edota beste irakurleekin?
Zure iritzia beti jakin araziko diogu egileari, eta bakarrik zuk partekatu nahi baduzu agertuko da orri honetan.
Arazoak izanez gero bidali posta hona: info( @ )dakit.eus
2022-05-23 - 17:37
oso interesgarria, noski!
Iñaki L.
Argitaletxe hau Zarautzen dago kokatuta.
Gurekin harremanerako posta-elektronikoa: info( @ )dakit.eus