dakit argitaldaria - logotipoa

Euskaldunak
erro eta itxaropen

Osaba Joxeren sotoko kutxan- Marisa Arruabarrena

Joseba Aurkenerena Barandiaran

Liburu honen ildo nagusia gure Herria da, euskararen herria, euskaldunen herri miresgarria, Euskal Herri gurea. Betidanik euskarak eta Euskal Herriak erakarri eta liluratu naute, eta gazte-gaztetik nire pasioa izan dira; pasioa, zaletasuna eta lanbidea batera. Horretan zorte handia izan dudala aitortu behar dizuet, nire bizitza osoa euskararen bideetatik barna egin ahal izan dudalako. Norbaiti entzun nion behin “norberak egiten duela bere zortea”, eta beharbada hori da niri gertatu zaidana.

Dena den, gure mintzaira eta gure herria maitatzeak ez nau bide estura eraman, mundu zabaleko herriak, kulturak eta hizkuntzak

maite eta miresten ditudalako, eta horietaz ere, informatu, ikertu eta batzuetan idatzi ere egin izan dut. Horregatik, irakurle, liburu honetan Sumer zaharreko atal bat ikusi ahal izanen duzu, eta beste bat nahuatl kulturari buruzkoa. Gainera, iruditzen zait horietaz euskaraz idaztean, nolabait gurera ekartzen ditugula, hau da, euskal mundura, gure ere egiten ditugula, alegia. Hauxe da nire ustea, nire filosofia, gizateria ikusteko dudan ikuspegia, eta hori izanen da, irakurle, liburu honetan aurkituko duzuna.

Joseba Aurkenerena Barandiaran

Euskaldunak
erro eta itxaropen

ISBN: 978-84-126906-0-6

formatua: 15x 21 zm

Orriak: 328 orrialde

Salneurria : 20,00 €


Apirilak 10ean
Sarako idazle Biltzarrean

Eskatu zure liburu dendan.

Aipamenak medioetan:



Liburua eskatu

Paperezko liburua eskatzeko

elkar logoa
txalaparta logoa

Liburu denda bilatzeko:

Eskatu liburua

Liburua eskatzeko ondoan dagoen eskaria bete. Izenburu gehiago eskatzen baduzu, gu arduratuko gara. 

Zure  ePosta

Zure Izena  +  Abizenak:


Helkbidea: 

kalea:

posta kodea + herria :


Zenbat ale nahi dituzun:

Arazoak izanez gero bidali posta hona: info(@)dakit.eus

Egilea

Marisa Arruabarrena

Joseba Aurkenerena 

Donostia (Gipuzkoa),  1956. urtean jaioa. 


Sortzez donostiarra, Lapurdiko Urruñan aspaldian bizi dena.

Formazioz historia lizentziaduna, lanbidez euskara irakaslea, gaur erretiran dena, eta zaletasunez ikertzaile eta idazlea. Gazte-gaztetik hasi zen euskararen eta euskal munduaren barne mamiak aztertzen, ikusitakoak eta ikasitakoak paperean islatzen, baita plazaratzen ere. Euskaraz eta Euskal Herriaz sutsuki sinesten duen pertsona dugu, Euskal Herrian barna, alde batetik bestera ibili eta ibiltzen dena.


  Euskal Herria da bere etxe naturala eta euskara bere adierazpide nagusia. Bi zutabe horietan oinarriturik mundu magiko-etnografikoa eraiki du: bere liburu, artikulu, ipuin, olerki eta gainerako idazlanetan garbi agertzen dena. Eta horretan aritzen zaigu, euskararen sua bizirik mantendu nahian, eta Euskal Herrirako etorkizun aske eta euskalduna erdietsi guran.

Egile honen beste liburu batzuk:

Ale bnerdeak. - Txomin Peillen

Argazkia : ©  Sabin Oregi, 2023

Ale bnerdeak. - Txomin Peillen
Konfinamenduan ere komnta-kontari  -Joseba Aurkenerena Barandiaran

Euskal gogoa bizirik
gertaera, istorio eta pasadizoak


ISBN: 978-84-931527-7-2

formatua: 15 x 21 zm

Orriak: 302 orrialde

Salneurria : 24,00€

Izan eta oroit
euskal lurraren oihartzunak



ISBN: 978-84-124395-8-8

formatua: 15x 21 zm

Orriak: 288orrialde

Salneurria : 25,00

Konfinamenduan ere
konta-kontari



ISBN: 978-84-124395-6-4

formatua: 15x 21 zm

Orriak: 214orrialde

Salneurria : 15,00

Nire iritzia

Zure  ePosta

Zure  iritzia

Zure iritzia eman

Arazoak izanez gero bidali posta hona: info( @ )dakit.eus

Liburu hau irakurri ondoren zure irudipena liburuaz, partekatu nahi duzu egilea  edota beste irakurleekin?

Zure iritzia beti jakin araziko diogu egileari, eta bakarrik zuk partekatu nahi baduzu agertuko da orri honetan.

2022-05-23 - 17:37

oso interesgarria, noski!

Iñaki L.


Argitaletxe hau Zarautzen dago kokatuta. 

Gurekin harremanerako posta-elektronikoa:     info( @ )dakit.eus