Joseba Aurkenerena Barandiaran
Konfinamenduan ere
konta-kontari
ISBN: 978-84-124395-6-4
formatua: 15x 21 zm
Orriak: 288 orrialde
Salneurria : 15,00 €
Urriak 20.ean kalean
Sarako idazle Biltzarrean
Joseba Aurkenerena Barandiaran
Bidasoaldean, Gipuzkoako, Lapurdiko eta Nafarroa Garaiko jendeak biltzen diren eremu zabalean, era guztietako elkarteak sortzen dira, gizarte arlokoak, kulturalak, erlijiosoak, gazteendakoak..., eta abar. Zaharrak ere, edo hobeto erranik, adinaren neguan direnak, hainbat elkartetan biltzen dira. Bada Beti Gazte izeneko elkarte bat Bidasoa ibaiaren bi aldeetan aritzen dena, eta gazte izandako ainitz bere baitan hartzen dituena. Hirurehun bazkide gutti gora-behera, eta bere lokaletan biltzeaz gain, bestelako ekimenak, bestak eta bidaiak antolatzen dituzte.
2020ko maiatzean bidaia bat antolatu zuten Italiako Milan aldera, baina koronabirusa zela eta, hotel batean konfinatu zituzten eta hor egon ziren hilabete bat ezin ateraz eta Euskal Herrira ezin itzuliz. Hogeita hamaika egun osora. Erraz erraiten da, hogeita hamaika egun hotel batean konfinatuta!
Baina lehen afariaren orduan, kafearen tenorean, Pette hendaiarrak eramandako botila bat patxaran pasatu zuten mahaiz mahai, eta baita laster hustu ere. Muturra berotzean, lehen kantuak entzun ziren. Gero, txistuaren erritmoari jarraiki, dantzari ekin zioten, eta akitu zirelarik, baten batek ipuin bat kontatu zuen. Hortik aitzina, eta hogeita hamaika egunez, gauza bera egin zuten. Ipuin horiek guztiak dira hemen bilduta daudenak.
Eskatu liburua
Liburua eskatzeko ondoan dagoen eskaria bete. Izenburu gehiago eskatzen baduzu, gu arduratuko gara.
Zure ePosta
Zure Izena + Abizenak:
Helkbidea:
kalea:
posta kodea + herria :
Zenbat ale nahi dituzun:
Arazoak izanez gero bidali posta hona: info(@)dakit.eus
Joseba Aurkenerena
Donostia (Gipuzkoa), 1956. urtean jaioa.
Aita donostiarra zuen, historia zale amorratua zena, eta ama, berriz, ataundarra. Aitarengandik historia zaletasuna jaso zuen eta
amaren aldetik euskal mitoa, euskara eta euskal kulturarekiko pasioa. Historian lizentziaduna, luzaz irakasle izana Gipuzkoako hainbat ikastetxe eta institututan, orain jubilatuta badago
ere. Gazte-gaztetik euskal nortasunaz liluratuta, hainbat ikerketa egiten Euskal Herrian barna ibilia. Duela hogeita
bost urte inguru, Gipuzkoatik Lapurdiko Urruñara aldatu zen, eta hor bizi da bere familiarekin batera. Idazlea, olerkaria eta artikulu-egilea dugu.
Argazkia :
© Lander Zurutuza, 2019
Egile honen beste liburu batzuk:
Euskal gogoa bizirik
gertaera, istorio eta pasadizoak
ISBN: 978-84-931527-7-2
formatua: 15 x 21 zm
Orriak: 302 orrialde
Salneurria : 24,00€
Izen eta oroit
euskal lurraren oihartzunak
ISBN: 978-84-124385-8-8
formatua: 15 x 21 zm
Orriak: 288 orrialde
Salneurria : 25,00€
Euskaldunak
erro eta itxaropen
ISBN: 978-84-124385-6-4
formatua: 15 x 21 zm
Orriak: 326 orrialde
Salneurria : 20,00€
Zure ePosta
Zure iritzia
Zure iritzia eman
Liburu hau irakurri ondoren zure irudipena liburuaz, partekatu nahi duzu egilea edota beste irakurleekin?
Zure iritzia beti jakin araziko diogu egileari, eta bakarrik zuk partekatu nahi baduzu agertuko da orri honetan.
Arazoak izanez gero bidali posta hona: info( @ )dakit.eus
Argitaletxe hau Zarautzen dago kokatuta.
Gurekin harremanerako posta-elektronikoa: info( @ )dakit.eus