Harrien ametsa - Iruñea

2022/08/04

liburu azoka 2022 - Ziburu

Maite Ramos Fernandez irakasle eta irudigileak Harrien ametsa izeneko erakusketa abiatu du Iruñean. Aurten Maite Ramosen eskuak ederturik agertu da gurean Zuihitsua, idazlumari jarraiki liburuaren azala. Iruñeko Geltoki izeneko gunean, gogoratu leku hau arestian autobusen geltokia izan zela. Leku eder honetan Maite Ramosek akuarela eta tintaz sorturiko hamabost  margo-lan erakusten ditu.

Erakusketa honetan harrien eta metalen indarretan oinarritutako margo-lanak ikusgai daude. Harrien ametsa izena daraman erakusketa honetan; betiere surrealismo ukitu batez.


Nora jo: Geltoki (Iruñea), autobus geltoki zaharra.
Noiz: abuztu osoan.
Kokapena: Conde Oliveto etorbidea, 6 behea. Iruñea (Nafarroa Garaia)
Ordutegia: 11:30etatik – 17:00ak arte



Argitaletxe hau Zarautzen dago kokatuta. 

Gurekin harremanetan sartzeko erabili posta elektronikoa:     info( @ )dakit.eus