Marisa Arruabarrena Ekizalde
Ezkutuan dagoena
ISBN: 978-84-124395-1-4
formatua: 15x 21 zm
Orriak: 234 orrialde
Salneurria : 19,00 €
Urriaren 20.ean kalean
Marisa Arruabarrena Elizalde
Orion Oria da itsasadarra; bertan biltzen dira itsasoko gazia eta ibaiko ur gozoa. Bi hauen arteko talkak bizitza gogorra ematen du; arnasa eta hatsa sortzen dira. Ur horretan borrokarako ametsak jaiotzen dira. Bertan agertzen dira arraunlariak, arrantzaleak, sare-jostunak, arrain-saltzaileak, umeak jaiotzen dira..., eta igeri egiten da, eta bazkaltzen, ezkontzen..., eta azkenean hil. Marisaren lan honetan uraren mota guztien isla nabarmena da. Egileak indar haundiz itsas ertzeko jendea eta bere bizimodua islatzen ditu. Bere herria, Orio, olerki argazki hauetan erakusten digu eta bertakoak beti ditu gogoan. Emakumea dela sortzailea —eta nola ez, emakumeen barrutik, soilik, sortzen baita bizitza— gogoan du: alaba dela, ahizpa dela, arreba dela, ama dela, irakaslea dela, guztiak urratu ditu oriotar honen bihotzak. Olerki bilduma honek, garrasiekin batera, pozak eta alaitasunak eztanda indartsuak eragiten dituzte irakurlearen begietan, belarrietan zein burmuinetan .
Eskatu liburua
Liburua eskatzeko ondoan dagoen eskaria bete. Izenburu gehiago eskatzen baduzu, gu arduratuko gara.
Zure ePosta
Zure Izena + Abizenak:
Helkbidea:
kalea:
posta kodea + herria :
Zenbat ale nahi dituzun:
Marisa Arruabarrena
(Orio,1967). Euskal filologian lizentziaduna, irakaslea, idazlea, olerkaria, eta ama da.
Hau naiz ni: ama, emaztea, irakaslea, alaba, izeba, ahizpa, arreba eta noizean behin halako lamiren bat gurera etortzen denean «poeta-idazlea»
Orain arte olerkia bakarka edo taldean eman du argitara (Hatsaren poesia). Bere lehen olerki bilduma, lehen aldiz, Maiatz aldizkariaren eskutik agertu zen jende aurrean. Argitalpen hura agortuta, hemen dago berriro irakurleen eskuetan. Iaz Osaba Joxeren sotoko kutxan eleberria idatzi zuen.
Argazkia : © dakit argitaldaria, 2022
Zure iritzia eman
Arazoak izanez gero bidali posta hona: info( @ )dakit.eus
Argitaletxe hau Zarautzen dago kokatuta.
Gurekin harremanerako posta-elektronikoa: info( @ )dakit.eus