dakit argitaldaria - logotipoa

2022/06/04

Ekainaren 4n. Urtean behin Ziburuko Baltsan elkarteak, Argia aldizkariaren laguntzarekin, erabaki dute Ziburuko plaza euskaraz sortutako liburu edo kantuen errepublika izatea.








© argazkia: Ziburuko azoka, 2022



Goizeko hamarretan ireki zen, eta aurki ekitaldiak abiatu ziren. Aurrena Janbattit Dirassar eta Amaiur Epher-en arteko solasaldia. Bertan Dirassar jauna omendua izan zen. Inguruan dagoen iturrian Maddi Zubeldia eta Bernadette Luroren haurrentzako ikusgarria eman zuten. Bestetik, aurkezpen aretoan, liburuen aurkezpenez gain, ekintza ugari izan ziren egun guztian. Euskararen errepublika honetan liburu zein diskoen nola komikien argitaldari ugari bildu ziren.  Bertara agertu ziren kultura zaleek giro ederra eman zioten egunari, horretarako Ziburu, Baiona, Iruñea edo Sopelatik etorri baitziren…




Egun bikain hau ez zuen egunaren amaieran agertu zen euriak  inolaz ere zapuztu. Gauza bera gertatu zen zerbait geroago, azokariak ondoko kafetegietan eguna aztertzen ari ziren bitartean jaurti zuen kazkabarra luzearekin,  azokara bildutako jende guztiak inpresio ederra jaso baitzuen.










© argazkia: Ainara Maia Urroz, 2022

liburu azoka 2022 - Ziburu

2022/06/03

liburu azoka 2022 - Ziburu

Ekainaren 4n Ziburun Euskal liburu eta disko azoka ospatuko da hirugarren aldiz. Bera, egun batez, Iparraldeko liburu-denda erraldoian bilakatuko da; horrela euskal letren errepublika izango dute bertakoek egun batez bederen.


Ekintza ugari prestatu dute Baltsan elkarteak eta Argia astekariak.

liburu azoka 2022 Egitaraua - Ziburu

2022/05/29

Literaturia 2022 - Zarautz

Ostiralean hasita, igaro den asteburuan Zarautzeko herrian Literaturia izan da. Larrabetzun jaio zen euskarazko letrak biltzeko eta hurbiltzeko ekimena Zarautzen egiten da azkeneko hamabi urte hauetan. Ez da soilik liburu berrien erakusleihoa, bertan solasaldiak, kontzertuak, liburu aurkezpenak, besteak beste, zabaltzen dira herriko zenbait gunetan.

Horrelako bilkuretan saltzeaz gain, irakurleak ere parada izaten du zenbait idazleren sinadurak biltzeko aukera, eta baita sortzaile askori entzuteko solasten eurek egin duten lanaren inguruan. Aurtengo ekitaldien artean nabarmena izan zen Pello Uzurrunzagak jaso zuen oroigarria. Bere aitonak sortu zuen Itxaropena argitaldaria. Patxi Uzurrunzaga gerra ostean hasi zen euskarazko lanak argitara ematen, lehen lanak 1947ko irailaren 9an ikusi zuen argia: euskaraz idatzitako poema erlijioso eta folklorikoak ziren haiek, eta kostaldeko herri honetan bere oporrak igarotzen zituen Pedro Roccamora Francok (Espainiako Prentsa eta Propaganda zuzendari orokorra) argitara emateko lizentzia eman ondoren. Urte batzuk geroago Kulixka sorta izeneko bilduma jaio zen Itxaropena etxearen inprimategian. Lehen lana itzulpen bat izan zen: Noni eta Mani, Svenssonen lana. Ondoren Jon Etxaide, Salbatore Mitxelena eta Xabier Lizardi zarauztarrak, edo Txomin Agirre, Joan Antonio Mogel, Txomin Peillen…, eta Camilo José Cela (Paskual Duarteren sendia) edo Ernest Hemingwayren (Agurea eta itxasoa) agertu ziren aipatu Kulixka sorta horretan.

Asteburuan izan zen eguraldi eguzkitsuak kostaldeko herrian biltzeko parada ederra eskaini zuen.

2022/05/21

"Gure Otto Piarre" liburua nola prestatu duen azaltzen
Ikastolako haurrak irakurketa egiten.

Arratsaldeko seietan zeuden deituta Bidarraiko herritarrak. Erabilera anitzeko gelan egin zen bilkura. Bertan, aurreko mahaian Peio Jorajuria jauna agertzen zen guztien aurrean. Bertan kaleratu berria zuen Gure Otto Piarre izenburua daraman liburu berria aurkeztu zuen.


Ekitaldi xalo eta hunkigarri honek jende ugari bildu zuen. Kaleko giro bero bortitza modu goxoan freskatuta aurkitu zuten bildutakoek. Lehenik, Peio Jorajuriak gogoratu zuen Otxaldetarrak taldearekin batera, Jean-Pierre Iratchet, apaiz eta euskaltzalea. Iazko urtean bete ziren ehun urte bere jaiotze datatik, eta egun, tamalez, soilik herriko jende zaharrek gogoratzen dute euskal kulturaren pertsona handi hau.  Iratchetek nolako bide bihurria bizi behar izan zuen apaizteko garaian, gogoratu zuen ondoren.


Lan honetan bildu ditu Herria aldizkarian Iratchetek idatzi artikuluak, abestiak, edo ipuinak. Artikulak, bai informazioa ematekoak, edo pentsaera azaltzekoak zenbait izen ezberdin erabiliz sinatu zituen (liburuan azaltzen dira guztiak). Aurkezpena girotzeko ikastolako haurrek egin irakurketak edo herriko bertsolariek kantatu bertsoak girotu zuten.

Argitaletxe hau Zarautzen dago kokatuta.

Gurekin harremanerako posta-elektronikoa:     info( @ )dakit.eus